Gizartea -

2017ko Aste Nagusia

Bilboko jaietako pregoia, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren eskutik

Nati Ovelleiro Sacristan izango da pregoilaria, plataformaren izenean, eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña), aldiz, txupinera.

Nati Ovelleiro Sacristan (Ongietorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña)
Nati Ovelleiro Sacristan (Ongietorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña)
Nati Ovelleiro Sacristan (Ongietorri Errefuxiatuak) eta Ane Ortiz Ballesteros (Askapeña)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak irakurriko du aurtengo Bilboko Aste Nagusiko pregoia. Hain zuzen ere, Nati Ovelleiro Sacristan irakaslea izango da pregoilaria, plataformaren izenean.

Hala erabaki du Bilboko Udalaren Jai Batzordeak. Batzorde hori Udalaren ordezkariek, konpartsek eta Bilboko beste zenbait eragile sozialek osatzen dute.

Errefuxiatuen aldeko plataforma Bilboko nahiz Bizkaiko hainbat herritako 90 eragile sozial, politiko eta erlijiosoek eratzen dute.

Plataformaren helburu nagusia herritarrak errefuxiatuek bizi duten egoera larriaz ohartaraztea da, "pixkanaka gizarte solidarioago bat osatzeko, konpromiso pertsonalak nahiz kolektiboak hartuta".

Deustun 1965ean jaioa eta Ibarrekolandako auzokidea, Nati Ovelleiro irakasle da Bilboko ikastetxe batean, eta Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidea da, 2016ko otsailean sortu zenetik.

Bestalde, Bilboko Konpartsak iragarri du Askapeñako Ane Ortiz Ballesteros izango dela Bilboko Aste Nagusiko txupinera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilboko Aste Nagusia Bilbo Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa Errefuxiatuak albisteak gaur GKEak