15:33

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia 2017

Aste Nagusi Pirata arriskuan dagoela ohartarazi dute Donostiako piratek

EITB.EUS

Kolektiboak 'malgutasuna' eskatu dio Eusko Jaurlaritzari tasa komertziala aplikatzerakoan.

  • Donostiako piratek prentsaurrekoa eskaini dute egoeraren berri emateko. Argazkia: Donostiako Piratak

    Donostiako piratek prentsaurrekoa eskaini dute egoeraren berri emateko. Argazkia: Donostiako Piratak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako piratek 2017ko Aste Nagusi Pirata arriskuan dagoela ohartarazi dute gaur goizean portuan eskaini duten prentsaurrekoan. Eusko Jaurlaritzak adostasuna lortzeko borondaterik ez duela salatu ostean, tasa komertziala aplikatzerakoan "malgutasuna" eskatu diote.

Kolektiboaren izenean Saioa Ibarra eta Aratz Estomba hitz egin dute eta ordainketa horien inguruan Eusko Jaurlaritzarekin irekita dituzten negoziazioen egoeraren berri eman dute.

Kaian antolatzen dituzten jaian "salerosketa aktibitatea" gertatzen dela-eta tasa komertziala aplikatzen die Eusko Jaurlaritzak. "Ez gaude ados, ez dugu uste borondatezko lanarekin eta irabazi asmorik gabe jai batzuk antolatzea aktibitate komertzial gisa kalifikatu beharko litzatekeenik. Baina, eta hau ere esan dugu, akordio bat lortzeko borondatea da Piratetan nagusitzen dena", adierazi dute.

Piratek ziurtatu dutenez, salerosketa aktibitate hori gertatzen ez den tokietan tasa komertziala ez aplikatzea eskatu diote Jaurlaritzari, esaterako, muntatze eta desmuntatze egunetan edota agertokiak eta komunek okupatzen duten eremuan.

Jaurlaritzak proposamena baztertu duela eta adostasuna lortzeko borondaterik ez duela agertu nabarmendu ostean, kezka agertu dute ez dakitelako "aurtengo Aste Nagusi Pirata egitea posible izango ote den".

"Hortaz, hemendik dei egiten diogu Eusko Jaurlaritzari Donostiako Piratok luzatutako proposamena zintzotasunez berriro azter dezan. Prestutasun osoz, Donostiako Piratok berriro ere baldintza hauek eztabaidatzeko prest gaudela adierazi nahi diogu", gaineratu du.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena