Itxi

Herriak eta Hiriak

Aterpetxeko lanetan

Lasesarreko igerilekua itxi du Barakaldoko Udalak, margo usaina dela eta

Agentziak | Erredakzioa

Aterpetxetik etorritako margo usaina desagertu arte indarrean jarraituko du neurriak. Begietan eta eztarrian narritadurak sortu dizkie hainbat erabiltzaileri.

Barakaldoko Udalak Lasesarre kiroldegiko gimnasioa eta igerilekua ordu batzuk itxi behar izan ditu ostiral honetan, aterpetxetik etorritako margo usaina desagertu arte. Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, aterpetxe berrian egiten ari diren lanen ondorioz margo usaina kanpora atera da.

Begietan eta eztarrian narritadurak sortu dizkie goizean bertan izan diren hainbat bizilagunei, eta kiroldegi horretako arduradunek instalazioak ixtea erabaki dute.

Une horretan, aterpetxe berrian filtrazio txiki bat egon dela ikusi dute arduradunek. Hala, zenbait erabiltzaile kaltetu direla jakin ostean kiroldegiko gimnasioa eta igerilekua itxi dituzte, margo usaina desagertu arte.

Ondoren, margo usaina kanpora atera den puntu txiki hori estali dute teknikariek, eta aire erauzgailuak jarri dituzte bertan, margo usaina kentzeko asmoz.

Barakaldoko Udalak azaldu duenez, hurrengo orduotan irekiko dute berriro Lasesarreko kiroldegiko gimnasioa eta igerilekua. Horren aurrean, Udalak eragozpenak barka dezaten eskatu die erabiltzaileei, eta udal langileek zein aterpetxe berrian lan egiten ari diren langileen azkartasuna eskertu du.