Itxi

Herriak eta Hiriak

Protesta

Herritarren eskaeren aurrean ostalaritza lehenesten dela salatu dute Bilbon

agentziak | erredakzioa

Lau bizilagun elkartek esan dute euren eskaerak "baztertu" egiten dituztela, baina ostalaritzako 'lobby'arenak aurrera ateratzen direla.

Bilboko lau bizilagun elkartek salatu dute erakundeek "bigarren mailako herritar" moduan tratatzen dituztela, euren eskaerak "baztertu" egiten dituztelako, ostalaritzako 'lobby'arenak aurrera eramaten dituzten arren.

Rodriguez Arias, Uribitarte Anaitasuna, Bilboko Foro Zibikoa eta Printzipe eta Ripa bizilagun elkarteek agiri bat kaleratu dute salatzeko administrazioarentzat "lehenengo eta bigarren mailako herritarrak" daudela, eta lehenengoan "ostalaritza lobbya" dagoela eta bigarrenean "bestelako herritarrak".

"Tristea da ikustea erakundeek nola jasotzen dituzten zaratari, zurrutari eta espazio publikoa okupatzeari lotutako sektore ekonomikoen eskaerak, eta herritarrenak, lasaitasunari eta auzoetako bizi kalitateari lotuak, baztertzen dituzten", kritikatu dute.

Bizilagun elkarteek Jaurlaritzaren lege zirriborro batek sortutako "alarma soziala" aipatu dute, ostalariei tabernetan kontzertuak antolatzeko eskubidea emango liekeena.

Bizilagun horien ustez, neurri horrek "tabernen kanpoaldeko zurruta, terrazen kontrol gabezia eta kutsadura akustikoa pairatzea" ekarriko luke.