Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostiako Aste Nagusia

Piraten abordatzea Donostiako portu barruan egingo dute

EITB.EUS

“Segurtasuna bermatzeko” asmoz hartu dute erabakia, arratsalderako abisu horia eman dutelako, galerna eta eurite arriskuagatik.

  • Piratak Donostia abordatzeko prestatzen ari dira. Irudia: Jon Hernandez Utrera

Donostiako Babes Zibilak eta Donostiako Piratek ?Abordatzera? portu barruan egitea erabaki dute, eta ez badian, arratsalderako galerna aurreikusita dagoelako. ?Segurtasuna bermatzeko? hartutako erabakia izan da, izan ere, abordatzea Piraten Aste Nagusiko programazioaren ekitaldi nabarmena da, milaka pertsona biltzen dituelako. 3.000 bat pertsona eta 200 ontzitik gora espero dira.

Imanol Andonegi Donostiako Suteen prebentzio eta itzaltze zerbitzuko buruak azaldu duenez, ekitaldiko erreskate zerbitzuak, Donostiako Festak erakundeak eta Donostiako Piratak eguerdian bildu dira portuan, erabakia hartzeko, aurreikuspen meteorologikoaren aurrean.

Izan ere, abisu horia ezarri du gaur arratsalderako Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, EAEko kostaldean, galerna eta eurite arriskuagatik. Galernari dagokion abisua 15:00etatik 19:00etara egongo da ezarrita; euriari dagokiona, berriz, 18:00etatik 00:00etara.

Bildu diren alde guztiek abordatzea portuaren barruan egitea erabaki dute, itxita, ?inor ez ateratzeko eta segurtasuna bermatzeko?, nabarmendu du Andonegik. Halaber, galerna ?arratsaldeko lehen orduan pasatuz gero, eta baldintza meteorologikoak egonkorrak eta egokiak izanez gero?, irekitzea erabakiko luketela adierazi du, baina ?hasiera batean, portuaren barruan egingo da, itxita dagoela?.

?Segurtasun langileok eta antolatzaileek argi daukagu garrantzitsuena arazorik ez izatea dela, segurtasuna bermatzea eta egoera arriskutsurik ez izatea?, azpimarratu du.