Itxi

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia

Hontzak konpartsa salatzea aztertzen ari da Bilboko Apezpikutza

EITB.EUS

Konpartsa horretako txosnan 'Vatikanoko Harategiak' izenburupean jarritako Kristo Gurutzatuak "sinesmen erlijiosoak iraintzen ditu", ohar baten bidez Bilboko gotzainak salatu duenez.

0:52

Hontzak konpartsa salatzea aztertzen ari da Bilboko gotzaina, konpartsa horrek Aste Nagusiko txosnan 'Vatikanoko Harategiak' izenburupean jarritako Kristo Gurutzatuaren irudiagatik.

Bilboko Apezpikutzak ohar baten bidez salatu duenez, "irudi biraolariak dira, eta sentimendu sakonak eta sinesmen erlijiosoak iraintzen dituzte".

"Erasoa" gaitzetsiz gain, irudi horiek txosnatik kentzeko eskatu du gotzainak, eta "erakunde publikoen babesa eta parte hartzea" exijitu. Apezpikutzaren hitzetan, irudi horiek "askatasun erlijiosoaren aurka doaz". Hori dela eta, ekintza juridikoren bat abiatzea aztertzen ari da.

'Hausnarketa egiteko' eskatu dio Aburtok

Ika-mika horren harira, 'hausnarketa egiteko' eskatu dio Juan Mari Aburto Bilboko alkateak Hontzak konpartsari. "Ez zait batera gustatzen", esan du, "bakoitzarena aldarrikatzeko ez da beharrezkoak besteak iraintzea".

"Jendea saminduta sentitu bada, zeozer egin beharko zuketen", gaineratu du alkateak. "Denok gustura egoteko lekua izan behar dira Bilboko jaiak", ondorioztatu du.

Bizkaiko PPk ere Hontzak konpartsaren muntairen aurkako jarrera erakutsi nahi izan du sare sozialetan.

t="utf-8">