19:27

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia 2019

Plaza Barriko kontzertuen egitaraua, Bilboko Aste Nagusian

eitb.eus

Kontsultatu hemen egunez egun munduko doinuen kontzertu guztiak.

  • Kontzertu bat Bilboko Plaza Barrian. Argazkia: Bilboko Udala

    Kontzertu bat Bilboko Plaza Barrian. Argazkia: Bilboko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Plaza Barria munduko doinuen eszenatoki izango da aurten ere Aste Nagusian, abuztuaren 17tik 24ra. Kontzertu guztiak 23:30ean hasiko dira.

- Larunbata, hilak 17: FLOR DEL FANGO. Parisko 80ko hamarkadako eszena alternatiboko hainbat taldetatik etorritako musikariz osatuta dago, Mano Negra, Manu Chao, Parabellum, Chihuahua, Mano Solo, Melissmell edo Indochine, besteak beste. Rock-a eta erritmo latinoak nahasten dituzte.

- Igandea, hilak 18: LOS QUE NO ESCARMIENTAN + CACO SENANTE. Los Que No Escarmientan Kanaria Handiko Las Palmasen eratu da, musika bestelako moldez eta modu berritzailean eginez, eta estilo berezia eta librea dute. CACO SENANTEk ere izango du aukera oholtzan, Latinoamerikako abesti folklorikoak abestuko ditu. Aspalditik Vicente Borland Panamako piano-jotzaile handiarekin aritzen da.

- Astelehena, hilak 19: O´SISTER! Ahozko jazzaren urrezko garaia, Estatu Batuetako 20ko eta 30eko hamarkadetako musika herrikoia, dakarren swing taldea da; garai hartako emakume taldeei eskainitako omenaldia da, The Boswell Sisters taldeari, besteak beste, talde hori aitzindaria izan baitzen ahozko swing-ean.

- Asteartea, hilak 20: TIN´ DEL BATEY. Kubako sonaren sustraiekin leial, orkestra honek musika sinplea eta eskuzabala proposatzen du, eragin anitzez betea, trukean oinarrituta eta dantzaren esanetara.

- Asteazkena, hilak 21: LINVAL THOMPSON & STRONG LIKE SAMPSON BAND. Bilbo Reggae Splash-en XXVIII. edizioa. Aurtengo protagonista Linval Thompson izango da, Jamaikako eszenako ikono handia. Duela 10 urte Bilbon egon zenetik lehen aldiz itzuliko da Euskadira. 70eko eta 80ko hamarkadetako arrakasta klasikoak eskainiko ditu, abesti berriagoekin batera.

- Osteguna, hilak 22: FLAMENCO JOVEN. Flamenkoak une honetan bizi duen egoera bikaina aldarrikatu gura duen ikuskizuna da, arte jondoa inoiz baino biziago dagoela erakutsita. .

- Ostirala, hilak 23: THE ETTA JAMES EXPERIENCE. Omenaldia Etta James soul-aren eta rhythm & blues-aren artista handiaren alde. Taldea soularen eta bluesaren arloan ospe handia duten hamabi musikarik osatzen dute, eta festa paregabea eskainiko digute.

- Larunbata, hilak 24: XABI ABURRUZAGA & LAGUNAK IKUSKIZUNA. Xabi Aburruzagak bere azken ikuskizuna aurkeztuko du, orain arte argitaratutako 4 diskoak errepasatuta: Bizkaiko Trikitixa (2007), Denboraren Naufrago (2009), Geure (2013) eta Keltik (2016). Gainera, une honetan grabatzen ari den bosgarren diskoko aleren bat edo beste ere eskainiko digu.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena