Itxi

Herriak eta Hiriak

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen bikotekidea etxean kolpatzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Atxiloketa larunbatean gertatu zen. Emakumeak etengabeko erasoak pairatzen dituela aitortu zien udaltzainei.

Gasteizko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bikotekidea kolpatzea egotzita. Emakumeak, gainera, etengabeko erasoak pairatzen dituela salatu du.

Joan den larunbatean atxilotu zuten udaltzainek gizona, emakumearen deia jaso ostean. Herio mehatxua egin ziola jakinarazi zien emakumeak udaltzainei.

Udaltzainek prentsa agiri batean azaldu dutenez, Poliziak gertaeren lekura iristean emakume bat ikusi zuten, baita bere bikotekidea, bi adintxiki eta pisuan alokatuta bizi den beste gizon bat ere.

Andreak azaldu zien aurreko egunean eztabaida bizian ari zirela gizonak buruan ostikoa eman ziola eta eraso gehiago saihesteko asmoz, beraikein bizi den gizona tartean sartu zela.

Larunbat goizean eztabaida errepikatu zen eta udaltzainak heldu zirenean emakumeak aitortu zien etengabeko erasoak pairatzen dituela eta beldur dela.

____________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.