17:41

Herriak eta Hiriak

Irailaren 23an eta 24an

Open House Bilbo: Doan bisitatu ahalko diren eraikinen ordutegiak

eitb.eus

47 eraikin doan bisitatu ahalko dira irailaren 23an eta 24an, hala nola San Mames, Arriaga Antzokia, Guggemheim museoa eta Iberdrola dorrea.

  • San Mames estadioa doan bisitatu ahalko da. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes

    San Mames estadioa doan bisitatu ahalko da. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko eraikin ospetsuenak herritarrentzat doan zabalik izango dira asteburu honetan, irailaren 23an eta 24an, Open House ekimenaren baitan.

Besteak beste, San Mames estadioa, Arriaga Antzokia, Ibaigane Jauregia eta Iberdrola dorrea bisitatu ahalko dira, aldez aurretik inon izena eman gabe.

Hain zuzen ere, hauek dira ekimenean parte hartuko duten eraikin guztiak, eta bisitatzeko ordutegiak:

1. Chavarri Jauregia, 1894. A. de Anduiza, P. Hankar. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara

2. Ibaigane Jauregia, 1900. G. Ibarreche. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 10:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 15:00etara

3. Olabarri Jauregia, 1894. J. de Zubizarreta. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 10:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 19:00etara

4. Bailen Etxe Orratza, 1946. J.M. Chapa, M.I. Galindez. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 10:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 19:00etara

5. Melia Hotela, 2003. R. Legorreta, TDM, Aurteneche & Pérez-Iriondo. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 15:00etatik 20:00etara, eta igandean, 15:00etatik 19:00etara

6. Iberdrola Dorrea, 2011. C. Pelli, Ortiz-León. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 20:00etara; etea igandean, 10:00etatik - 14:00etara, eta 15:00etatik 19:00etara

7. Bidebarrietako Udal Liburutegia, 1890. S. Achúcarro. BISITA ORDUTEGIA: Igandean, 10:00etatik 19:00etara

8. Auzo Factory Matiko, 2013. Suárez & Santas. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 15:00etara

9. Harino Panadera, 1902. Mario Camiña/ Fidel Urrutia. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 18:00etara

10. Azkuna Zentroa. 1909/ 2010. R. Bastida / P. Stark. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandean, 11:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.

11. Arriaga Antzokia, 1885-1890. J. de Ruciba. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 13:30era.

12. Arte Ederren Museoa, 1945/1970/2002. F. Urrutia, G. Cárdenas/A. Libano/L.M. Uruarte, P. Basáñez. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 10:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 19:00etara.

13. Bizkaia Aretoa UPV/EHU, 2010. A. Siza, R. Losada. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

14. Euskadiko Artxibo Historikoa, 2013. G. Carro, IDOM. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara.

15. IDOM Egoitza, 2011. J. Pérez Uribarri, IDOM. BISITA ORDUTEGIA: Igandean, 17:00etatik 19:00etara

16. YohnJauregia (“La Bolsa” eraikina), 1727. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara.

17. Montero Etxea, 1904. L. Aladrén, J.B. Darroquy. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara.

18. Carlton Hotela, 1926. M.M. de Smith. BISITA ORDUTEGIA: Igandean, 10:00etatik 19:00etara

19. Euskalduna Jauregia, 1999/2012. F. Soriano, D. Palacios. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandean, 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.

20. Luis Briñas Ikastetxea, 1933. P. Ispizua. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 15:00etara.

21. Etxargi etxebizitzen eraikina, 2008. C. Portela, I. Peña. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik  20:00etara.

22. Bilbao Arena Kirol Jauregia, 2010. J. Pérez Uribarri. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara

23. IMQ Zorrotzaurre Klinika, 2012. OAB+AIDHOS. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 15:00etatik 19:00etara.

24. Santa Maria Eliza, Josefa Miribilla, 2008. IMB. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 12:00etara, eta 17:00etatik 19:00etara.

25. San Bizente Eliza. XVI-XVII. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:30etik 13:00etara, 17:30etik 19:30era.

26. Castañoseko Merkatua (garai bateko ikuztegia) 1910/2009. R. Bastida / IMB. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara.

27. Torre Madariagako etxebizitzak, 1942-1950. G. Aguirre / R. Bastida / E. Amann. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 15:00etara.

28. EITBren egoitza, 2005, 2007. A. Rúiz de Aguirre, P. Benabides. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 12:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara.

29. Concordia Geltokia, 1876. S. Achucarro / V. Gorbeña. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:30etik 12:30era, eta 16:30etik 19:00etara.

30. Deustuko Sifoia, 1997. Estudio Galdós / Bigalbi Arquitectos. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 15:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

31. Eliz Museoa. XVI-XVII. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:30etik 13:30era, eta 16:00etatik 19:00etara.

32. Emilio Campuzano LHII . 1845. G.B. de Orbegozo. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 11:00etatik 15:00etara.

33. Esperientzia Gelak. 1885. S. de Goicoechea. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10etatik 14etara.

34. Deustuko Unibertsitate Literarioa. 1886. F. de Cubas, J.M. Basterra. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

35. Deustuko Unibertsitate Komertziala. 1916. C.E. Amann, J.M. Basterra. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara

36. Bilboko Udaletxea. 1892. J. de Rucoba. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 13:30era.

37. Zankoetako Udaltegia. 1917 / 2011. R. Bastida / J.M. Menchaca. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara.

38. Torre Urizar. 1923. R. Bastida. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 15:00etara.

39. Bizkaiko Foru Liburutegia. 1929 / 2007 J.C. Guerra / IMB Arquitectos. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 13:30era.

40. Erriberako Merkatua. 1929 / 2010. P. Ispizua / E. Puertas. BISITA ORDUTEGIA: Igandean, 11:00etatik 14:00etara.

41. Solokoetxeko etxebizitzak. 1931. C.E Amann. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

42. Etxe Amerikarrak. 1964. R. Basañez, E. Argárate, J. Larrea. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 19:00etara.

43. Indautxuko Karmen Eliza. 1968. F.J. Ortega Uribe-Echebarria. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 16:00etatik 20:00etara, eta igandean, 16:00etatik 19:00etara.

44. EHAEObiz Egoitza. 1968. RJ.E. Casanueva, C. Garcés, J. Gaya, J. Torres. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean eta igandean, 10:00etatik 14:00etara.

45. Deustuko IIBZ Liburutegia. 2008. R. Moneo. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.

46. Udaltzaingoaren eta Suhiltzaileen egoitza. 2012. Coll-Barreu Arquitectos. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 20:00etara.

47. San Mames. 2013. IDOM Arquitectura. BISITA ORDUTEGIA: Larunbatean, 10:00etatik 20:00etara, eta igandean, 10:00etatik 15:00etara.

Guggenheimerako gonbidapen bereziak

Bestalde, Guggenheimek museoko leku enblematikoak ezagutzeko aukera emango du; adibidez, Jeff Koons-en Puppy eskultura barrutik, eta, oro har, zabalik ez dauden beste hainbat toki.

Guztira, 60 lagun izango dira zorte hori izango dutenak. Bisitok egiteko zozketa egin da, irailaren 18an.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena