Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Kamioi bat Basauriko taberna batean sartu da

E. L. | eitb.eus

Antza denez, hustuketa lanak egiten ari zen ibilgailua atzerako martxan Kareaga auzoko Goikoa tabernan sartu da, kamioiaren atoia ia osorik tabernaren barruan sartuta geratu delarik.

0:24

Kamioi bat Basauriko Goikoa tabernan sartu da arratsaldean, eta kalte handiak eragin ditu, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.

Istripu ikusgarria izan da Kareaga auzoko tabernan. Antza denez, hustuketa lanak egiten ari zen ibilgailua atzerako martxan tabernan sartu da, kamioiaren atoia ia osorik tabernaren barruan sartuta geratu delarik.

Karmelo Torre kalean dagoen Goikoa tabernan izan da ezbeharra. Antza, bertako langileak eta bi bezero bakarrik zauden barruan, eta inork ez du minik hartu.

Istripuaren irudiak berehala zabaldu dira sare sozialen bidez.