21:53

Herriak eta Hiriak

Emakumeen aurkako indarkeria

Dozenaka gaztek borroka egin dute Eibarren, emakume batek sexu-abusua pairatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

20-30 pertsonak liskarra izan dute, mutil batek neska bati ukituak egin ondoren.

0:49
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Borroka jendetsu bat izan da igande goizaldean Eibarko (Gipuzkoa) erdigunean, taberna baten kanpoaldean, mutil batek neska bati ukituak egin ondoren.

Liskarra 05:45 aldera jazo zen. Lekukoek ETBri azaldu diotenez, ordu horretan mutil bat neska bati hurbildu zitzation, eta ukituak egin zizkion, baimenik gabe.

Une horretan, biktimaren lagunek neskatoa defendatu zuten, eta borroka hasi zen. 20-30 pertsonak hartu zuten parte liskarretan.

Ertzaintzaren esanetan, pertsona batek salaketa aurkeztu du, borrokan zauritu zutela argudiatuta, eta lesioen parte medikoa erakutsi du. Hori dela eta, Polizia autonomikoak ikerketa abiatu du.

Liskarren bideo bat berehala zabaldu da sare sozialetan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena