Itxi

Herriak eta Hiriak

Gipuzkoa

Eibarren nortasun-agiria egiteko bulegoa zabalduko dute urtarrilaren 11n

Agentziak | Erredakzioa

Guztira, bederatzi bulego daude EAEn agiria edo pasaportea egin edo berritzeko.

  • Eibarko udaletxea. Argazkia: Ramon Beitia

    Eibarko udaletxearen lokal batean paratuko dute bulegoa. Argazkia: Ramon Beitia

2018ko urtarrilaren 11tik aurrera, nortasun-agiria edo pasaportea egiteko edo berritzeko aukera izango da Eibarren (Gipuzkoa), bulegoa zabalduko baitute.

Bulegoa Eibarko udaletxean paratuko dute, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen Ordezkaritzak eta Eibarko Udalak lortutako akordioari jarraiki.

Berri horrekin, bederatzi izango dira identifikazio agiriak egiteko Euskadin dauden bulegoak. Gehienak, bost, Bizkaian daude (Bilbo, Basauri, Barakaldo, Getxo eta Portugalete); hiru, Gipuzkoan (Donostia, Irun eta Eibar) eta bakarra Araban (Gasteiz).

Eibarko bulegoa datorren urtean zabalduko badute ere, Eibarko eta inguruko herrietako bizilagunek aurretiazko hitzordua har dezakete urtarrilaren 8tik aurrera 060 telefonora deituta edota webgunean. 08:30etik 14:00etara egongo da irekita bulegoa.

Agiria berehala behar izanez gero, Donostiara edo Irunera jo beharko dute bizilagunok, urgentzia justifikatzen duen ziurtagiria eskura dutela.