Itxi

Gizartea

NAN SEGURTASUNA

Agiri elektronikoen zati baten sinadura elektronikoa bertan behera utziko du Poliziak

Agentziak | Erredakzioa

Neurri hori 2015eko apiriletik aurrera egindako NAN agiriei eragingo lieke, segurtasun arazo bat dela eta.

  • Nortasun agiri elektronikoa. EFE

2015eko apiriletik aurrera egindako nortasun agiri elektroniko guztien sinadura elektronikoa bertan behera utziko du Poliziak, Txekiako Errepublikako unibertsitate batek horien segurtasun eza agerian utzi eta gero.

Espainiako Ziurtagirien Erakundea akatsaren nondik norakoak ikertzen ari dela esan du Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak, eta agiri horien funtzionaltasuna aldatzen ere hasi direla esan dute, "Espainiako sinadura elektronikoaren segurtasuna eta pribatutasuna" bermatzeko.

ASG160.000 zenbakitik aurrerako nortasun agiriei eragingo lieke akatsa; hau da, 2015eko apiriletik egin zirenei.

Poliziak jakinarazi duenez, beharrezko irtenbide teknikoak asmatu bitartean, egungo nortasun agiri elektronikoen zati baten sinadura elektronikoa desgaitua utziko dute.

Arazoa konpondu ostean, norbera joan beharko da zuzenean Dokumentazio Bulegoetara nortasun agiria gaurkotzera.

Bitartean, norbere burua identifikatzeko edo bidaiatzeko agiria izaten jarraituko du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena