Itxi

Herriak eta Hiriak

GASTEIZ

Kandelen Gauak Gasteizko Alde Zaharra argituko du

Ixone Arana | EiTB.eus

'El silencio de la ciudad blanca' eleberriaren agertokiak ikusteko, gaueko bisita egiteko aukera egongo da.

  • Iazko Kandelen Gaua (2016). Argazkia: Jose Antonio Fernandez de Luco

    Iazko Kandelen Gaua (2016). Argazkia: Jose Antonio Fernandez de Luco

Urtero bezala, Gabon Zaharreko aurreko ostiral gauean Kandelen Gaua egingo da Gasteizen, eta 15.000 kandelak argiz beteko dituzte Alde Zaharreko kaleak. Ekitaldia abenduaren 22an egingo da, eta ikuskizunekin eta dastatzeekin osatuko da.

Alde Zaharreko Merkataritza eta Zerbitzu Federazioak antolatutako gau hori 19:00etan hasiko da, eta leku hauek zeharkatuko ditu: Aihotz plaza, Andre Maria Zuriaren plaza, Santo Domingo plaza, Buruileria plaza, Santa Maria plaza eta Ahate Iturri plazatxoa eta merkataritza kale nagusiak.

Gainera, bisitariek piroteknia, dantza eta musika izango dituen antzezlana ikusiko dute, eta baita ardo beroaren doako dastatzeaz gozatu ere.

Jarduera bereziak

Kandelen Gaua dela bide, El silencio de la ciudad blanca Eva Garcia Saenz de Urturi idazle gasteiztarrak hiriari buruz egindako gehien saldu den eleberriaren agertokiak ikusi ahal izango dituzte. Gaueko bisita (18:30etik 20:00etara) 6 euro balio du eta aurrez aurretik erreserbatu behar da.

Bestalde, bisitak egongo dira 20:00etatik 22:00etara Goiuri Jauregian, hiriko Errenazimenduko jauregietako batean, eta Santa Maria Katedralak bisitak zein gabon-kanten kontzertua eskainiko ditu.