Itxi

Herriak eta Hiriak

Gipuzkoa

Oinezkoek zabalik dute jada Donostiako Pasealeku Berria

Agentziak | Erredakzioa

Ibilgailuek, berriz, itxita izango dute igande goizera arte. Gainera, 18:00etatik 00:00etara, Leizaola pasealekua eta Haizearen orrazia ibilgailuentzat itxita egongo dira bihar.

  • Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: EFE

    Donostiako Pasealeku Berria. Artxiboko argazkia: EFE

Oinezkoek zabalik dute jada Donostiako Pasealeku Berria, baina ibilgailuek itxita izango dute igande goizera arte. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du itsasaldeko arriskuagatik.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat itxita egongo dira bihar, 18:00etatik 00:00etara, Leizaola pasealekua eta Haizearen orrazia.

Igandean, 07:00etatik 08:00ak arte eta 19:00etatik 21:00ak arte, indarrean jarraituko du itsasaldeko arriskuagatik Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak ezarri duen abisu horia.

Gainera, abisu horitik alerta laranjara aldatu du Segurtasun Sailak larunbaterako iragarpena Gipuzkoan. Izan ere, metro karratuko 80 litro baino gehiago bota ditzake 24 ordutan. Gainera, 700 metrotik gora elurra espero da.