Gizartea -
Denboralea
Olatuek kalteak eragin dituzte Donostian eta Getxon
Donostian, Pasealeku Berriko hainbat eserleku eta paperontzi hondatu dira, baita baranda zati txiki bat ere. Getxon, berriz, koadro elekrtiko bat apurtu da eta hainbat estolden estalkiak mugitu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Olatuen denboraleak kalte txikiak eragin ditu ostegun honetan Donostiako Pasealeku Berrian eta Getxoko Portu Zaharrean.
Donostian, Pasealeku Berriaren hainbat eserleku eta paperontzi hondatu dira olatuengatik. Halaber, baranda zati txiki bat ere kaltetu egin da, Donostiako Udalak jakinarazi duenez.
Alerta laranja bertan behera gelditu den arren, Pasealeku Berria itxita dago ostiral honetan, olatuek sortatuko kalteak direla eta.
"Bihar olatuen tamaina txikiagoa izango da, baina memento honetan Pasealeku Berria ez dago ibilgailuak eta oinezkoak ibiltzeko moduan", esan du Martin Ibabe Hiriko Segurtasun zinegotziak.
Gaur ere olatuek kostaldea jotzen jarraituko dute eta, ondorioz, ezin izango dituzte garbiketa eta konponketa lanak urrera eraman.
Leizaola eta Haizearen Orrazia pasealekuak gaur zabalduko dituzte.
Getxoko Portu Zaharrean, berriz, koadro elektriko bat apurtu egin da eta hainbat estolden estalkiak mugitu dira olatuen eraginez.
Imanol Landa alkateak Krisi Mahaia eta Babes Zibilerako Udalaren Plana bertan behera utzi ditu.
Garbiketak egiten ari dira memento honetan olatuek utzitako area pasealekutik kentzeko.