Itxi

Herriak eta Hiriak

Danborrada

Ia 18.000 helduk hartuko dute parte San Sebastian eguneko 143 danborradetan

Agentziak | Erredakzioa

2017ko datuekin alderatuz gero, 456 pertsona gehiagok joko dute danborra aurten urtarrilaren 20an Donostian.

  • Donostiako danborradaren aurkezpena. EFE

    Donostiako danborradaren aurkezpena. EFE

17.822 helduk -7.314 emakumek eta 10.508 gizonek- hartuko dute parte San Sebastian eguna ospatzeko urtarrilaren 20an Donostian antolatu dituzten danborradetan. 143 danborrada ibiliko dira hiriko kaleetan barrena, eta horietatik hiru berriak dira.

Iazko kopuruarekin alderatuta, 456 pertsona gehiago aterako dira aurten. Hala, Eneko Goia alkateak gaur udaletxean egindako aurkezpenean azaldu duenez, goranzko joera hori ikusita, "Donostiako jai nagusiak primerako osasuna" duela goraipatu du.

Alfonso Gurpegui eta Duñike Agirrezabala zinegotziak ere izan dira helduen danborraden aurkezpenean. Horiez gain, Gaztelubide eta Union Artesana konpainietako danbor nagusiak ez ezik, Santo Tomas Lizeoaren eta Bera Bera RT taldearen danborradak gidatzen dituzten bi emakumeak izan dira.

Gipuzkoako hiriburuko biztanleria egonkor mantentzen den arren, "urtetik urtera danborrada eta parte-hartzaile gehiago dago", esan du alkateak. "Geroz eta jende gehiago egoteak donostiarrek" festa "grina eta gogo" handiagoz bizi dutela esan nahi duela azpimarratu du Goiak.

Berritasunak

Hiru danborrada berri (mistoak) egongo dira: La Salle Loiolako Ampa, Angulas Aguinada eta Claret eta MB Gizarte Kultur Elkartea. Beraz, gizon eta emakumeek osatutako 133 konpainia arituko dira; gizonezkoenak 9 eta emakumezkoenak 1.

Auzoetako danborradetako 45 ordezkarik hartuko dute parte lehen aldiz Konstituzio enparantzako banderaren jaitsieran.

Jaiaren hasierak, ostera, ohiko egitura izango du, eta Richard Oribe igerilaria igoko da oholtzara, 2018ko Urrezko Danborra.