cerrar buscador

12:16

Herriak eta Hiriak

Saria

Richard Oribe, 2018ko Urrezko Danborra

EITB.EUS

Herritarrek aukeratu dute igerilaria, boto bidez. Hauexek ziren beste hautagaiak: Alicia Amatriain, Dolores Redondo, Esther Ferrer eta Maialen Chourraut.

  • Richard Oribe

    Richard Oribe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Richard Oribe igerilari paralinpiarrak jasoko du 2018ko Urrezko Danborra, donostiarrek boto bidez erabaki dutenez. Donostiako sari seinalatu hori lehenengoz aukeratu dute herritarrek bozketa bidez.

Gizon bat gailendu da azkenean emakumeak nagusi ziren hautagaitza batean. Izan ere, Oribez gain, Esther Ferrer artista, Alicia Amatriain dantzaria, Dolores Redondo idazlea eta Maialen Chourraut piraguista ziren hautagai.

San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, emango diote saria Oriberi. Aurrez, baina, Udalbatzak berretsi beharko du bozketaren emaitza.

Eneko Goia Donostiako alkateak eguerdian jakitera eman duenez, 6.135 donostiarrek eman dute botoa.

 

 

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena