Herriak eta Hiriak
Zorrotzaurreibarra
Deustuko kanala betetzeko lanak 2019an hasi eta 2021ean bukatuko dira
Agentziak | Erredakzioa
Betetze-lanekin etorkizunean Zorrotzaurreko uhartea izango denaren ibaiertzak berdindu nahi dituzte. Deustuko kanala zabaltzeko obrak desberdinak dira.
Zorrotzaurreibarrako (Bilbo) hirigintza garapen egitasmoan aurreikusi bezala, Deustuko kanala betetzeko lanak 2019an hasi eta 2021ean amaituko dira, 20 milioi euro baino gehiagoko aurrekontu batekin.
EAEko eta Estatuko erakundeen arteko lankidetza hitzarmenaren sinadura hartu du gaur Bilboko Portuaren Agintaritzako egoitzak.
Iñigo de la Serna Sustapen ministroak, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak parte hartu dute ekitaldian.
Iñigo de la Serna, Iñaki Arriola eta Juan Mari Aburto hitzarmenaren sinadura ekitaldian. Argazkia: EFE
Hitzarmenak Deustuko kanalaren ibilbidea aldatzea ahalbidetuko du. Ur lamina bi beteko dituzte, Bilboko Portuaren Agintaritzapean dauden ia 50.000 metro karratu.
Betetze-lanekin etorkizunean Zorrotzaurreko uhartea izango denaren ibaiertzak berdindu nahi dituzte. Deustuko kanala zabaltzeko obrak desberdinak dira.
Lizitazioa 2018an
Hitzarmena sinatu ondoren, Bilboko Portuaren Agintaritzak 2018an baimenak emango ditu, ondare kontratu baten bidez, lanak 2019an hasi ahal izateko, eta 2021ean bukatzeko.
Kontratuaren hartzaileak Deustuko kanalaren ezkerraldea betetzeko lanak aurrera eramango ditu, 20 bat milioi euroko aurrekontu batekin, BEZ barne. Horrela, kostu eta gastu guztiak bere gain hartuko ditu.
Etxebizitzen eraikuntza, 2022tik aurrera
Obrak bukatu ondoren, lurzoruetan etxebizitzak eraikitzeko lanak hasiko dira, 2022tik aurrera.