Itxi

Herriak eta Hiriak

BILBOBUS

Udalak onartu egin du Bilbobusen bi geltokiren artean jaitsi ahal izatea

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Batik bat, emakumeen aurkako sexu erasoak saihestea du helburu araudi berriak.

  • Bilbobusen ibilgailua. Artxiboko argazkia: EiTB

    Bilbobusen ibilgailua. Artxiboko argazkia: EiTB

Bilboko Udalaren osoko bilkurak aho batez onartu du Bilbobus garraio zerbitzuaren araudi berria. Horren ondorioz, gauetan, erabiltzaileak bi geltokiren artean jaitsi ahal izango dira. Horrela, etxetik gertuen dauden puntu batean jaitsi ahal izango dira.

Batik bat, emakumeen aurkako sexu erasoak saihestea du helburu erabakiak.

Neurria EH Bilduk proposatu du. Bruno Zubizarreta zinegotzi abertzaleak osoko bilkuran azaldu duenez, helburua "segurtasuna bermatu eta sexu erasoak saihestea" da, bereziki emakumeen kasuan, Bilbobus gehien erabiltzen duen kolektiboa direlako. Gainera, nabarmendu du herritarrek eta beste hainbat hirik "harrera ona" egin diotela proposamenari, beste leku askotan ere ezartzea aztertzen ari baitira.

"Erdibideko geralekuak" Udalbatza osoak (EAJ, PSE-EE, EH Bildu, PP, Udalberri eta Goazen) onetsitako Bilbobusen araudi berrian sartu dira, eta alegazioak aurkezteko epea bukatu ostean, berriz hartuko dituzte hizpide hurrengo osoko bilkuran, behin betiko onartzeko.

Halaber, Ganemos Goazen Bilbao taldeak egindako proposamenari esker, Bilbobusen ibilgailuetan animaliekin bidaiatzeko “eskubidea” ere jasoko dute araudi berrian, besteak beste, itsuen txakurrak eta animalia txikiak garraiatzeko erabili ohi diren maleta txikietan eraman ahal izateko.