13:25

Herriak eta Hiriak

GIPUZKOA

5 urteko haur bat larri zauritu da Donostian, zuhaitz bat gainera erorita

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erreskatatu ostean, anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera.

0:55
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

5 urteko haur bat larri zauritu da asteazken honetan Donostiako Oriamendi pasealekuan, Galarreta aldera, zuhaitz batek azpian harrapatu ostean. Kutxa Ekoguneko Baso Eskolara txangoa egiten ari zen Hernaniko ikastola bateko ikaslea da zauritutakoa.

Kutxa Ekoguneak, Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez, 09:45ak aldera 15 metro inguruko zuhaitz bat erori da Kutxa Ekoguneko parkean dauden egurrezko etxeetako baten gainera, eta 4-5 urteko Hernaniko haur taldeko umeetako bat harrapatu du.

Ezbeharraren berri izan orduko, suhiltzaileak, Ertzaintza, Udaltzaingoa eta anbulantziak bertaratu dira istripuaren tokira.

Larrialdi zerbitzuek adin txikikoa erreskatatu ondoren, Donostia Ospitalera eraman dute, anbulantzian, larri.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena