16:12

Herriak eta Hiriak

Memoria historikoa gogoan

Ostiralean oroituko ditu Galdakaok Gerra Zibileko bonbardaketa frankistaren biktimak

agentziak | erredakzioa

Plazakoetxen egingo da omenaldia 12:00etan. Aurten, “La Dinamita” lantegiaren sirenak abiatuko du ekitaldia.

  • Galdakaotarrak bonbardaketa frankistaren biktimak oroitzen daude. Argazkia: EITB.EUS.

    Galdakaotarrak bonbardaketa frankistaren biktimak oroitzen daude. Argazkia: EITB.EUS.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Galdakaoko Udalak omenaldia egingo du Plazakoetxen ostiral honetan, maiatzaren 18an, Gerra Zibilean herrian izandako bonbardaketa frankistaren biktimak oroitzeko. Ekitaldia 12:00etan izango da, duela 81 urteko bonbardaketan hildako 24 herritarrak gogoratzeko.

Udalbatzaren arabera, omenaldia “La Dinamita” lantegiaren sirenarekin abiatuko da, izan ere, hots horrek ohartarazten zituen galdakarrak duela 81 urte frankisten hegazkinak heltzen zirenean.

Galdakaok urtero oroitzen ditu biktimak, herrian izandako bonbardaketaren kalteak oroitzeko ekitaldi programaren bitartez, Udaletxeak eta Galdakao Gogora memoria historikoaren aldeko taldeak bultzatuta.

1937ko maiatzaren 19an izan zen bonbardaketan guztira 24 pertsona zendu ziren, hain zuzen, Plazakoetxen zegoen aterpe batean babestuta zeuden herritarrak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena