Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak

Gaztetxoentzako gunea izango dira berriro Nafarroako Foruen eta Compañia plazak

eitb.eus

Sanferminak direla eta, Iruñeko Udalak programazio berezia aurkeztu du gazteentzat. Kontzertuak eta hamaika ekimen izango dira uztailaren 6tik 14ra Nafarroako Foruen plazan eta Compañia plazan.

  • Sanferminetako txupinazoa. Argazkia: EFE.

    Sanferminetako txupinazoa. Argazkia: EFE.

Iruñeko Udalak musika eta ekimen ezberdinak programatu ditu, 12 eta 17 urte arteko gazteentzat, Nafarroako Foruen plazan eta Compañia plazan, sanferminetarako, aisiarako gune alternatiboa sortu nahian.

Nafarroako Foruen plazak ekimen ludikoak, aisialdikoak eta gaueko kontzertuak hartuko ditu. Compañia plazak, berriz, Jazzfermin zikloa eta munduko musiken kontzertuak hartuko ditu.

Kontsultatu hemen egunez egun Foru Plazako egitaraua

Jarduerak gune bietan izango dira arratsaldeetan, 20:00etatik 22:00etara edo 22:30era arte; gauean, berriz, 23:30etik aurrera. Nafarroako Foruen plazan, uztailaren 6tik 14ra izango dira jarduerak; Compañian, berriz, uztailaren 6tik 13ra.

Gaztetxoentzako bereziki prestatutako programazioa da gune horietan izango dena, nerabeen beharrak eta gustuak hartu baitituzte kontuan, Iruñeko Udalaren arduradunek asteazken honetan programazioaren aurkezpenean jakitera eman dutenez.

Ildo horretan, programazioak orain bi urte hasitako bide berdina jarraitzen duela esan dute, genero eta artista anitzekin; bertoko zein Estatuko eta nazioarte mailako taldeekin.

Jarduerak arratsaldean eta musika gauean

Nafarroako Foruen plazako programazioak bi atal ditu: arratsaldeko ekimenak, batetik, eta gaueko kontzertuak, bestetik. Gazteentzako gunea uztailaren 6an (ostirala) zabalduko dute, 23:30ean, Los Caligaris eta La Pegatina taldeen kontzertuekin.

Jazza eta askoz gehiago Compañia plazan

Iaz bezala, Compañia plazan, Jazzfermin zikloa eta munduko musiken programazioa izango da. Kontzertuak arratsaldez izango dira, 20:00etatik aurrera, eta 23:30 aldera gauetan.