Itxi

Herriak eta Hiriak

Saria

Julio Roca, 2018ko Urrezko Zeledon saria

Agentziak | Erredakzioa

Kirolaren bidez pertsona desgaituen alde egiten diharduen lanarengatik emango diote saria Zuzenak elkarteko presidenteari.

  • Julio Roca, 2018ko Urrezko Zeledon saria. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

    Julio Roca, 2018ko Urrezko Zeledon saria. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Gasteizen, 2018ko Urrezko Zeledon saria Zuzenak elkarteko Julio Rocari emango diotela jakinarazi dute ostegun honetan urrezko Zeledon elkartekoek, prentsaurrekoan. Kirolaren bidez pertsona desgaituen alde egiten diharduen lanarengatik emango diote saria Julio Rocari.

Guztira, 14 hautagai izan ziren (6 gizonezkoenak, 4 emakumezkoena eta 4 taldetakoa), eta lau bozketaren ostean, Julio Rocaren hautagaitzak boto gehien lortu zituen.

Zuzenak elkartetik Rocak egindako "ekarpen zabal eta aberatsa" kontuan izan du epaimahaiak, Arabako lurralde osora zabaldu baitu eta, gainera zabalkunde lan "bikaina" egin duelako elkartearen kultura, gizarte eta kirol ekitaldietan ateratako argazkiak egin eta zabaldu dituelako.

Zuzenak 2005ean sortutako irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kirolaren bidez EAEko desgaituen gizarteratze eta normalizazioren alde lan egiten du; Roca, elkarteko presidentea da eta oinarrizko gizona horren barruan.