Itxi

Herriak eta Hiriak

Sanferminak

Nuñez del Cuvilloren zezenek entzierro polit eta bizia egin dute

eitb.eus

Korrikalari asko erori dira ibilbideko hainbat puntutan. Jende askok parte hartu du, eta 2 minutu eta 50 segundo iraun ditu.

Joaquin Nuñez del Cuvillo Cadizeko ganadutegiko zezenak 2018ko sanferminetako bosgarren entzierroaren protagonistak izan dira.

Entzierroak 2 minutu eta 50 segundo iraun ditu, eta emozio handikoa eta aurten ikusitako politenetakoa izan da.

Korrikalari asko erori dira ibilbideko hainbat puntutan, eta zezenak horietako askoren gainetik igaro dira. Hiru pertsonak eskatu dute arreta medikua, horietako inor ez dago larri.

Halere, zaurituetako bati, Castelloko 38 urteko gizonezkoari, zauria egin dio belarrian zezenak adarrarekin eta, ondorioz, zortzi puntu eman dizkiote. Horrez gain, traumatismoa izan du belaunean, eta hainbat kolpe hartu du.

Zezen taldea bat eginda abiatu da Santo Domingoko kortatik abiatu dira, buruan zezen beltz bat aurreko joaldunaren aurrean zihoala. Zezenak alde guztietara begiratu du, baina ez du korrikalarien aurka egin.

Oso arin heldu dira Udaletxe plazara, eta orduan zezen beix batek aurrea hartu du, eta postu horretan bukatu du lasterketa, bere anaiengandik bananduta.

Taldeko guztiek arazo barik egin dute Estafetako bihurgunea baina han, halere, joaldun batek zezen bat aurreratu eta jo du, baina ez du erorarazi, aurretik lurrera erori den korrikalari talde baten ondoan.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Zezenek sortutako hutsuneak lekuak zabaltzea eragin du, eta korrikalariek aukera aprobetxatu dute adarren aurrean jartzeko.

Estafetako bukaeran, taldearen buruan zegoen zezenak estropezu egin du, baina ez da erori. Nolanahi ere, tentsio uneak sortu ditu ibilbideko puntu horretan batzen diren parte-hartzaileen artean.

Telefonica parean -gainezka egon da gaur- hainbat korrikalari erori dira eskuineko hesian, baina zezenek ez diete kasu handirik egin eta bidea aurrera jarraitu dute.

Era berean, beste hiru zezenek ere estropezu egin dute han bertan, horietako bi berehala itzuli dira lasterketara, eta gaztaina koloreko ilea duen zezen bati kostatu zaio altxatzea, atzean geratuta. Hortaz, azkena izan da zezen-plazako ukuiluan sartzen, bakarrik eta noraezean geratu baita une batez.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Hiru zezen beix, beltz bat, bi mulato eta gaztaina koloreko beste batez osatuta egon da zezen-taldea.

Animalien pisua "Andarin"en 510 kiloetatik "Guerrerita"ren 595era artekoa da. Haien anai-arrebak hauek dira: "Gavilan", 520 kilo; "Juncoso" eta "Tramposo", 535 kilo; "Jarandero", 540 kilo eta "Cordobes" 575 kilo.