Herriak eta Hiriak
Sutea
Bi ibilgailu erre dituzte Barakaldon ordu erdiko tartean
Agentzia | Erredakzioa
Lehenengoak 04:30ean hartu du su Carmen kalean. 05:00etan erre da bigarrena, Olaeta kalean. Udaltzaingoak ikerketa abiatu du.
Barakaldoko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du bart bi ibilgailu erre dituztela eta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Iturriaren arabera, BMW 330 modeloko auto batek su hartu du 04:30 aldera, Carmen kalean. Ibilgailuak kalte handiak ditu. Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak.
Ordu erdi geroago, Olaeta kalean beste sute bat izan da. Seat Ibiza modeloko auto bat erre da.
Horrela geratu da kalean bigarren sutearen ostean. Argazkia: Iker Salgado