Herriak eta Hiriak
SANFERMINAK
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Sua ostegun arratsaldean piztu zen frijiontzi batean. Bi pertsonak erredurak egin zituzten, beste bik kea arnastu zuten eta bosgarrenak antsietate krisia izan zuen.
Frijigailuan piztu zen sua. Argazkia: @bomberos_na
Bost pertsona artatu zituzten atzo, osteguna, Iruñeko barraken guneko txurro denda batean sutea piztu ondoren.
DYAk gaur goizean jakinarazi duenez, bi pertsonak erredurak zituzten, beste bik kea arnastu zuten eta bosgarrenak antsietate krisia izan zuen. Dena den, guztiek tokian bertan jaso zuten osasun arreta.
Nafarroako Gobernuko suhiltzaileek Twitter sare sozialean zabaldutako informazioaren arabera, garrak frijiontzi batean piztu ziren, eta aparra erabili zuten sua itzaltzeko.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa