10:16

Herriak eta Hiriak

Alerta meteorologikoa

Kalte materialak izan dira Tafallan, ekaitz indartsu baten ondorioz

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroak abisu horian jarraitzen du, euriteengatik eta ekaitzengatik. Aktibo izango da zehazki Kantauri itsasoko isurialdean, 17:00etatik gauerdira bitartean.

1:05
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Ekaitz indartsu batek, intentsitate handiko haize boladekin batera, hainbat kalte material eragin ditu Tafallan (Nafarroa); ez da inor zauritu.

Familia bat erreskatatu behar izan dute, guztiak zeramatzan autoan ura pilatu delako, eta ia guztiz urperatu delako, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez. Suhiltzaileek, Cordovillako langileen babesarekin, ura ateratzeko eta askatzeko arriskua zuten elementuak bermatzeko lanak egin dituzte.

Ekaitza ostiral honetan, 19:00ak baino zertxobait geroago, hasi zen, eta, lehenengo 10 minutuetan, metro karratuko 33,7 litro pilatu ziren; guztira, 43,7 litro. Euriteekin batera, haize bolada indartsuak izan dira, eta 122,4 kilometro ordura iritsi dira.

Estolda-zuloek ezin izan dute eroritako ura ebakuatu, eta uholdeak izan dira hainbat etxabe, garaje eta merkataritza lokaletan. Halaber, haizeak bi tximiniari kalte handiak eragin dizkie, eta suhiltzaileek ondo bermatu behar izan dituzte, erortzea ekiditeko. Belodromoko estaldurarekin ere gauza bera egin dute, urez bete delako partzialki. Hainbat zuhaitz erori dira, edo adarrak galdu dituzte.

Suhiltzaileek gutxienez 30 esku-hartze egin behar izan dituzte, besteak beste, autoan zegoen familiaren erreskatea, partzialki urak hartu baitu ibilgailua.

Abisu horia Nafarroan, euriteengatik eta ekaitzagatik

Nafarroak abisu horian jarraitzen du, eurite eta ekaitz indartsuengatik, Euskalmet meteorologia agentziaren arabera.

Aktibo izango da zehazki Kantauri itsasoko isurialdean, 17:00etatik gauerdira bitartean.

Aurreikuspen horien aurrean, Nafarroako Gobernuak arretaz gidatzea aholkatu du. Ostiral arratsaldean putzuak izan ziren zenbait gunetan, eurite handien ondorioz.

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena