Herriak eta Hiriak
SANTA ANA JAIAK TUTERAN
Gizon bat adarkadaz zauritu da Tuterako hirugarren entzierroan
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Merino Garde ganadutegiko zezen batek 25 urteko Zaragozako korrikalari bat adarkatu du izterrean, Zaragoza etorbidearen amaieran. Zezenek 2 minutu eta 26 segundotan osatu dute ibilbidea.
Tuterako Santa Ana jaietako hirugarren entzierroan, Martzillako Merino Garde ganadutegiko zezenek 25 urteko Zaragozako korrikalari bat adarkatu dute.
Gaztea Zaragozako etorbidean artatu dute, zezen plazara sartzeko kallejoira iritsi baino metro batzuk lehenago, eta ondoren ospitalera eraman dute.
Tuterako ospitaleak ohar bidez jakinarazi duenez, gazteak ezkerreko izterrean jaso du adarkada eta eskuin ukondoan, ostera, kolpea hartu du. Ospitaleak emandako lehen osasun partearen arabera, eta oraindik balorazio prozesua amaitu gabe badago ere, zaurituaren osasun egoera "moderatua da, konplikaziorik ezean".
Zezenek 2 minutu eta 26 segundotan osatu dute ibilbidea.