Itxi

Herriak eta Hiriak

Udako ordutegia

Abuztuaren 4tik irailaren 2ra ez da TAO zerbitzurik izango Gasteizen

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Beraz, erdigunean autoa aparkatzeagatik ez da ordaindu beharrik izango iraileko lehen astelehenera arte.

Gasteizen ez da TAO zerbitzurik izango abuztuaren 4tik irailaren 2ra bitartean (biak barne), Udalak ohar bidez jakinarazi duenez. Beraz, doan aparkatu ahal izango da hiriaren erdigunean.

Aparkaldi mugatua larunbat honetan bertan geldituko da bertan behera, Gasteizko jaien hasierarekin bat eginez, eta irailaren 3an, 10:00etan, sartuko da berriro indarrean.

Aurten Udalak hasiera eta amaiera datak aldatu ditu. Udal ordenantzaren arabera, TAO zerbitzua bertan behera geldituko da abuztuaren 5etik 31ra bitartean. Hala ere, aurten abuztuaren 4a eta irailaren 1a larunbata direnez, doako aldia bi egun luzatzea erabaki du Udalak.