Itxi

Herriak eta Hiriak

Donostiako Aste Nagusia

Renfek 90 tren berezi eskainiko ditu gauez Donostiako Aste Nagusian

Agentzia | Erredakzioa

Jaiek irauten duten zortzi egunetan, tren bereziak izango dira egunero, 23:35 eta 05:38 bitartean, Donostiatik Tolosara eta Irunera.

  • Renferen gaueko tren bereziak Donostiatik Tolosara eta Irunera izango dira. Artxiboko irudia: EiTB

    Renferen gaueko tren bereziak Donostiatik Tolosara eta Irunera izango dira. Artxiboko irudia: EiTB

Renfek 90 tren berezi jarriko ditu gauez larunbat honetan hasiko den Donostiako Aste Nagusian, ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Halaber, zerbitzuak indartuko ditu egunero su artifizialak ikusteko. Larunbat gauetik abuztuaren 19ko goizaldera arte 90 tren berezi izango dira gauez.

Guztira, Renfek 45.000 plaza eskainiko ditu, ohiko dispositiboari gehituta. Etengabe egongo dira martxan gauero, Aste Nagusiak irauten duen bitartean.

Horren harira, Renferen errefortzuekin, batik bat, goizaldean hainbat gazte Donostiara joatea eta etxera itzultzea erraztu nahi dute, eta, halaber, joan-etorri horietan trenak ematen duen segurtasuna eskaini.

Hori dela eta, jaiek irauten duten zortzi egunetan, tren bereziak izango dira egunero 23:35 eta 05:38 bitartean Donostiatik Tolosara eta Irunera.

Renfek ohiko zerbitzuak ere indartu ditu, aste honetan bidaiarien kopuruak gora egingo duela aurreikusita. Zehazki, bidaiari gehieneko ordu-tartea 21:00ak eta 23:00ak bitartekoa izango da.