Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilboko Aste Nagusia

Metro Bilbao etenik gabe ibiliko da Aste Nagusi osoan

EiTB.EUS

Maiztasuna ez da berdina izango egun osoan zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena.

  • Metro Bilbaok gelditu gabe ibiliko da Aste Nagusi osoan. Artxiboko irudia: EiTB

    Metro Bilbaok gelditu gabe ibiliko da Aste Nagusi osoan. Artxiboko irudia: EiTB

Aurten ere, Metro Bilbaok zerbitzu berezia eskainiko du Bilboko Aste Nagusian, eta 3. linearen arduraduna (Euskotren) ere bigarrenez lotu zaio eskaintzara. Metroa egunean 24 orduz arituko da, Aste Nagusiak iraungo duen bederatzi egunetan, abuztuaren 18a eta 26a bitartean.

Unitateen maiztasuna ez da berdina izango egun osoan zehar. Eskaera handiagoa dagoen egun eta orduetan izango da eskaintzarik handiena.

Jende askok metroa erabiltzen du su artifizialak ikustera joateko, eta, hori dela eta, bidaia hori garaiz egitea aholkatu du enpresak, pilaketak saihesteko, eta Barik txartela aurretik kargatzea ere gomendatu du.

Halaber, Europa Parkeko kontzertuetara joateko, Basarrate eta Santutxu (1. eta 2. lineak) eta Txurdinaga (3. linea) geltokiak erabiltzea komeni dela nabarmendu du.

Azkenik, segurtasun arrazoiak direla eta, debekatuta egongo da metroaren instalazioetara helio/hidrogenozko puxikekin sartzea.

 

METRO BILBAO ASTE NAGUSIA 2018

9 egunez eta 9 gauez, Metro Bilbao gelditu gabe ibiliko da. Irudia: Metro Bilbao