Herriak eta Hiriak
Neguko ordutegia
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Abuztuko etenaldiaren ostean, TAO guneetan aparkatzeko ordaindu egin beharko da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era.
ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Albisteak (1)
Irailaren 3tik aurrera Bilboko TAO zerbitzuaren neguko ordutegia hasiko da, abuztuko etenaren ostean. Aurten lehen aldiz, TAO zerbitzurik ez da izan Bilbon abuztuan eta, ondorioz, doan aparkatu ahalko da TAO zerbitzua duten gune guztietan.
Bilboko Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, TAO guneetan aparkatzeko ordaindu egin beharko da astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara. Halaber, larunbatetan 1., 2., 3., 4. eta 10. guneetan aparkatzeko ere ordaindu egin beharko da 09:00etatik 13:30era.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa