12:13

Herriak eta Hiriak

DONOSTIA

Tigre eltxoa aurkitu dute Berio auzoan

EITB.EUS

Donostiako Udalak Berion autokarabanentzat dagoen aparkalekua fumigatuko du astelehenen honetan, euririk egiten ez badu. Izan ere, intsektu horren arrautzak agertu dira gune horretan.

  • ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

    ETBren artxiboko bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak Berion, EHUren ondoan, autokarabanentzat dagoen aparkalekua fumigatuko du gaurtik aurrera, euririk egiten ez badu; izan ere, tigre eltxoaren arrautzak aurkitu dituzte eremu horretan.

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, arrautzak aurkitu dituzten eremua eta horren inguruak fumigatuko dituzte.

Lainoztatzea iluntzeko zortzietan hasiko da, euririk egiten ez badu behintzat.

Udalak bizilagunak ohartarazi ditu dagoeneko, langileak fumigazio lanetan ari diren bitartean (zortzi ordu inguru) neurri batzuk kontuan izan ditzaten. Besteak beste, leihoak itxi eta loreontzietako platerak kentzeko gomendatu die.

Fumigatze lanak amaitutakoan, Udalak inguru horretako landare guztiak moztu eta ingurua garbituko du. Gainera, beste bi tratamendu kimiko egingo ditu aurrerago.

Tigre eltxoak Asian du jatorria, baina Afrikan, Ameriketan eta Europan ere zabalduta dago gaur egun. Ziztaden bitartez, gaixotasunak zabaltzen ditu.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena