Itxi

Herriak eta Hiriak

Enplegua

LEPa Bilboko Udalaren , Administrazio teknikarien 28 plaza betetzeko

Agentziak | Erredakzioa

339 hautagaiek oposizio-faseko lehenengo ariketa egingo dute Bilbao Arenan. Idatziz garatu beharko dute gai bat; gai orokorra izango da eta deialdiaren eranskinean dagoen programarekin lotutakoa.

  • Bilboko Udala. Argazkia: Juantxu Aberasturi.

    Bilboko Udala. Argazkia: Juantxu Aberasturi.

Gaur abiatuko da Bilboko Udalaren lan-eskaintza publikoa, Administrazio Orokorreko teknikariaren 28 plaza berri lehiaketa-oposizioaren bidezko sarrera libreko sistemaz betetzeko.

339 hautagaiek oposizio-faseko lehenengo ariketa egingo dute Bilbao Arenan. Idatziz garatu beharko dute gai bat; gehienez ere ordu bi izango dituzte horretarako. Gai orokorra izango da, deialdiaren eranskinean dagoen programarekin lotutakoa.

Prozedura lau ariketek osatzen duten oposizioarekin hasiko da; ondoren, lehiaketaren fasean, merezimenduak baloratuko dira, eta, azkenik, hautagaiek praktikaldia egin beharko dute.

Lau ariketa horietatik hiru derrigorrezkoak eta baztertzaileak dira. Lehena ariketa idatzia eta orokorra izango da. Bigarren ariketan, berriz, ahoz azaldu beharko dira lau gai, gehienez ere berrogei minutuan, lan-eskaintza publikoaren gai zerrendatik ausaz ateratako lau gai: Administrazio Zuzenbide Orokorreko bat, Tokiko eta Foru Zuzenbide Administratiboko bat, Hirigintzako Zuzenbideko bat eta Finantza eta Zerga Zuzenbideko bat. Hirugarren ariketa praktikoa izango da, eta idatziz egin beharko da, gehienez ere lau orduan. Epaimahaiak gai bi aukeratuko ditu eta horiek ebazteko txosten bana idatzi beharko da. Laugarren ariketa, euskarazkoa, derrigorrezkoa eta baztertzailea izango da 3. hizkuntza eskakizuna duten plazak betetzeko; gainerako plazetan, borondatezkoa izango da, ez baztertzailea.

Ariketa horiek bukatuta, fase hori gainditzen dutenak merezimenduak aztertzeko eta baloratzeko fasera igaroko dira. Puntuaziorik onena duten hautagaiek (deitutako plaza guztiak betetzeko adina) praktiketako prestakuntza osagarria jasoko dute, gero baloratuko dena.

Lan-eskaintza publiko honetara aurkeztu ahal izateko hautagaiek lizentziatura edo graduko titulu akademiko hauetako bat eduki behar dute: Zuzenbidean, Politika eta Administrazio Zientzietan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, Ekonomian, Aktuariotza eta Finantza Zientzietan edo baliokidean.