Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Kiskalitako gorpu bat topatu dute Gasteizen, etxabe batean

Agentzia | Erredakzioa

Aretxabaleta kaleko etxabe batean aurkitu dute hilotza, eguerdian. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Pertsona baten gorpu kiskalita aurkitu dute Gasteizko Aretxabaleta kalean, asteazken honetan Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

12:00ak aldera aurkitu dute gorpua, eta Ertzaintzak gertatutako argitzeko ikerketa abiatu du.

Hala ere, litekeena da sute bat gertatu izana, eta ondoren, gorpuzkia aurkitu dute.