09:47

Herriak eta Hiriak

Lanak

Donostiako Zubiri plaza itxita, Topoaren lanak direla eta

Agentzia | Erredakzioa

Hiriko altzariak eta iturria desmuntatzen hasi dira. Plaza horretan paratuko dute Topoaren Erdialdea-Kontxa geltokietako sarbideetako bat.

  • Zubiri plazan Topoak izango duen geltokiaren diseinua. Argazkia: Donostiako Udala

    Zubiri plazan Topoak izango duen geltokiaren diseinua. Argazkia: Donostiako Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Astelehen honetatik itxita dago Donostiako Xabier Zubiri plaza, Topoaren trenbide saihesbidearen lanak direla eta. Londres hotelaren aurrean dagoen plaza hesiz itxita dago, han eraikiko baitute Topoaren Erdialdea-Kontxa geltokiak izango dituen sarbideetako bat.

Lehen astean oinezkoek nabarituko dituzte eraginak. Izan ere, hiriko altzariak eta iturria desmuntatzeko lanak hasi dira, Udalak ohar batean jakinarazi duenez. Urriaren 22ko astean, plazan dagoen autobus markesina desmuntatzeari ekingo diote. Autobus geralekua metro batzuk laburtuko da, baina, momentuz, toki berean jarraituko du.

Zubirira sartzeko kanoia barne hartuko duen geltokia hiriburuaren erdialdean dago, Kontxako Pasealekuaren eta Artzain Onaren Plazaren inguruan, eta Topoa zabalgune osoarekin lotuko du. Geltokiak sarbideko hiru kanoi izango ditu, eta Xabier Zubiri plazan, Loiola kalean eta Aldapeta kalean azaleratuko dira. Horrez gain, sarbide zuzeneko igogailu bat ere izango du, Easo kalean.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena