Herriak eta Hiriak
EDP- Bilbao Night Marathon
Zirkulazio aldaketak, Bilboko gaueko maratoia dela eta
EiTB.EUS
Autoa ez erabiltzea gomendatu dute. Trafiko eten gehienak 18:30-00:45 orduen artean egingo dituzte. Bilbobus, Bizkaibus eta tranbia zerbitzuan ere aldaketak izango dira.
-
2017ko maratoiaren irudi bat. Argazkia: EFE
Bizkaiko hiriburuak EDP Bilbao Night Marathon lasterketaren 10. edizioa hartuko du larunbat honetan, urriaren 20an. Arratsalde eta gau partean, hainbat kale itxi eta trafiko aldaketak egingo dituzte, Bilboko Udalak ohar batean jakinarazi duenez.
Lasterketa San Mameseko zabalgunetik abiatuko da (19:00etan) eta Guggenheim Museoan bukatuko da. Hori horrela, 18:30etik 00:45era zirkulazio eten eta aldaketak egingo dituzte Bilboko hainbat auzotan: Basurtu, Indautxu, Abando, Olabeaga, Zazpikaleak, Uribarri, Castaños, Deustu, Ibarrekolanda eta San Inazio. Gune horietan garajeetarako eta aparkalekuetarako sarrera-irteerak itxita egongo dira denbora-tarte horretan.
Hori horrela, autoa ez erabiltzea gomendatu du Udalak, eta horren ordez garraiobide publikoa erabiltzea, bereziki trena eta metroa.
Autoz hirira hurbildu nahi izanez gero, Etxebarri, Leioa edo Ansioko aldirietako aparkalekuetan (metro geltokia dute ondoan) uztea aholkatu du Udalak. Indautxu eta Abando auzoetara heltzeko Bilborako sarbide onena Juan de Garay kalekoa izango da; izan ere, itxita egongo da 18:30etik 19:30era A-8rako sarrera eta irteera Zunzunegi kaletik eta Euskalduna zubitik.
Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira. Hala, ibaiaren alde batetik besterako joan-etorrietarako Salbeko zubia erabiliko da. egongo dira ibilgailuen zirkulaziorako. Deustuko zubian errei bat zabalduko da 20:00etan, Deustuko noranzkoan.
¿¿¿¿¿¿¿¿ EDP Bilbao Night Marathon lasterketaren ondorioz, gure kale nagusietan aldaketak egingo dira zirkulazioan datorren larunbatean, urriak 20, arratsaldez eta gauez.
— Bilbao Udala - Ayto (@bilbao_udala) 15 de octubre de 2018
¿¿ Informa zaitez zirkulazioan ezarritako mugei buruz ¿ https://t.co/AaxWbZax9x @bilbaomarathon pic.twitter.com/ub78wG5JYt
Murrizketa horien ondorioz, Bilbobuseko linea gehienetako eta Bizkaibuseko linea batzuetako ibilbideetan eta geralekuetan aldaketak egingo dira. Taxi-geraleku batzuk ere kendu egingo dira ohiko lekuetatik, eta tranbiaren zerbitzua 18:30ean amaituko da.
Aldaketak, auzoz auzo
BASURTU/OLABEAGA
18:30etik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, auzo hauetan aldaketak egingo dira zirkulazioan, eta batzuetan itxita egongo dira. Basurtura iristeko biderik onena Montevideo etorbidea edo Juan de Garay-Autonomia izango da. Euskalduna zubia itxita egongo da, Olabeagako bizilagunentzat izan ezik. Felipe Serrate kalea eta Ventosa Bidea ere itxita egongo dira. Olabeagako sarrera eta irteera Olabeaga aldapatik egingo dira.
ZAZPIKALEAK
18:30etik 00:45etara, gutxi gorabehera, Zingira kalea, Epaltzaren Alargunaren kalea eta Areatzako kalea zirkulaziorako itxita egongo dira, eta Erribera kalean, Mesedetako zubitik Areatzaraino, murrizketak egingo dira.
Askao, Prim eta Dolaretxe kaleetara ere ezin izango da sartu. Dolaretxe kaleko garajeetara Aurrekoetxea kaletik sartu ahal izango da, hor antolaketako langileek emango baitute bidea. Mesedetako zubia zabalik egongo da zirkulaziorako.
URIBARRI-CASTAÑOS
18:30etik 00:45era bitartean, aldaketak izango dira zirkulazioan auzo horietako sarrera-irteeretan, eta batzuetan itxita egongo dira.
Areatzako, Udaletxeko eta Deustuko zubiak itxita egongo dira zirkulaziorako. Azken horretan, errei bat irekiko da 20:00etan.
Ernesto Erkoreka plazako biribilgunea, Campo Volantin pasealekua eta Unibertsitate etorbidea (eta azken bi kale horietako garaje pribatuetarako sarbidea) ere erabat itxita egongo dira zirkulaziorako.
Horrela, Castaños-Uribarri auzorako sarbidea kale hauetatik egingo da: Zumalakarregi etorbidea - Harritxoen kalea - Trauko - Matiko; edo bestela, Salbeko zubia - Maurice Ravel etorbidea - Uribarri kalea - Loruri zeharkalea - Tiboli kalea.
Era berean, auzotik irteteko, aukera bi izango dira: Anselma de Salces kalea - Uribarri kalea - Trauko kalea - Harritxoen kalea - Zumalakarregi etorbidea, edo bestela, Tiboli kalea - Loruri zeharkalea - Mirador a Bilbao etxaldea - Maurice Ravel etorbidea.
DEUSTU
18:30ean hasi eta 00:45era bitartean, mozketak eta murrizketak izango dira zirkulazioan Agirre Lehendakariaren etorbidean (Deustuko Zubiko noranzkoa okupatuko da), Madariaga etorbidean eta Botikazar erriberan —Francesc Macia eta Luis Power kaleen artean—.
Iruña eta Francesc Macia kaleen artean dauden garajeetarako sarbidea honela egingo da: Ugaskoko tunelak - San Pio X.aren plazako biribilgunea - Agirre anaien kalea (noranzkoa aldatuko da) - Botikazar Erribera - Francesc Macia kalea (noranzkoa aldatuko da); beste guneetarako sarbidea Euskalduna zubitik (20:00etatik aurrera) edo Carmelo Bernaola kaleko tuneletatik eta Iruña, Eraso jeneralaren edo Julio Urquijo kaleetatik egingo da.
Irteerak, ordea, Luis Power kalea - Euskalduna zubiko biribilgunetik egingo dira, edo Julio Urquijo kalea - Carmelo Bernaola kaleko tunelak erabilita. 20:00etatik aurrera gutxi gorabehera, Euskadi plazatik, Deustuko Zubitik eta Agirre Anaien kaletik ere sartu ahal izango da.
Inguru horretako garaje eta aparkalekuetan ere izango du eragina lasterketak, eta aparkalekuak okupatuko dira Botikazar Erriberan, Agirre Anaien kalean eta Madariaga etorbidean.
SAN INAZIO-IBARREKOLANDA
Lasterketa dela eta, aldaketak eta murrizketak egongo dira zirkulazioan Agirre Lehendakariaren etorbidean, Aragoi kalean, Larrakotorre kalean, Luis Braille kalean, Kanariar Uharteen kalean eta Morgan kalean, 18:30etik 00:45era arte.
Inguru honetara sartzeko, bide hau egin beharko da: Agirre Lehendakariaren etorbidea - Benidorm kalea; Zarandoa etorbidea, Aragoi kalea, Catalunya kalea; Orixe kalea (Deusturantz joan ahal izango da Oñatiko Unibertsitatearen kaleraino) Arturo Campion kalea; edo Txakolin kalea.
Irteerak, ordea, honela egingo dira: Kanariar Uharteak – Elorrietako erriberatik; eta Orixe edo Ibarrekolanda kaleetatik.
Horrez gain, Agirre lehendakariaren kalearen eta Larrakotorre kalearen, Morgan kalearen eta Madariaga etorbidearen artean dauden garaje pribatuek ez dute sarbiderik izango, ezta irteerarik ere. Aragoi eta Larrakotorre kaleetan aparkatzeko lekuak hartuko dira.