Itxi

Herriak eta Hiriak

Araba

Sute batek pastelgintzako lantegi bat kiskali du Guardian

Agentziak | Erredakzioa

Nahita piztutakoa izan dela uste dute, barruan mehatxuzko pintadak topatu baitituzte.

Sute batek pastelgintzako lantegi bat kiskali du Guardian (Arabako Errioxa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Iturrion arabera, nahita piztutakoa izan daiteke, barruan mehatxuzko pintadak topatu baitituzte.

Ezbeharra 00:45ean jazo da, Guardiako industrialde bateko 200 metroko lantegian. Suhiltzaileek amatatu dituzte garrak.

Sutean ez da inor zauritu, baina lantegia kiskalita geratu da.