Itxi

Herriak eta Hiriak

NAFARROA

Jai giroa nagusituko da Iruñean, San Saturnino zaindariaren egunean

EITB.EUS

Tradizioari jarraituz, prozesioa, buruhandiak eta erraldoiak eta La Pamplonesa udal bandaren kontzertua izango dira eguneko ekitaldi nagusiak.

  • San Saturnino

    San Saturnino. ETBren bideo batetik ateratako irudia

Urtero azaroaren 29an gertatu ohi denez, jai giroa nagusituko da gaur Iruñean, San Saturnino hiriko zaindariaren eguna dela eta. Jai egitarauaren barruan, santuaren prozesioa, buruhandiak eta erraldoiak eta La Pamplonesa udal bandaren kontzertua izango dira eguneko ekitaldi nagusiak.

Egitaraua

09:30 Buruhandi eta erraldoien irteera autobus geltokitik. Ibilbidea: Bakearen plaza, Yanguas eta Miranda, Garcia Ximenez, San Ignazio, Comedias, Pozoblanco, Zapateria eta udaletxe plaza. Azken toki horretan udal taldearekin eta prozesioarekin bat egingo dute.  Mezaren ostean,

10:05 Udalbatza udaletxetik aterako da San Saturnino elizara joateko.

10:15 San Saturninoren omenezko prozesioa. Ibilbidea: San Saturnino, Kale Nagusia, Arazuri doktorearen pasealekua, Kale Berria, San Saturnino. 12:20 aldera udaletxe parera iritsiko da prozesioa.

Prozesioan buruhandi eta erraldoiek, La Pamplonesa udal bandak, dantzari eta udal txistulariek, turuta eta tinbal joleek, librea, mazolari eta galako guardiek parte hartuko dute.

San Saturnino elizan egingo den mezaren ondotik, buruhandi eta erraldoiak udaletxe plazara itzuliko dira eta udalbatzaren eta herritarren aurrean dantza egingo dute. Ondoren, itzulerako bidea egingo dute autobus geltokira: Mercaderes, Chapitela, Gaztelu plaza, Sarasate pasealekua, Alhondiga, Tutera, Garcia Ximenez, Yanguas eta Miranda eta Bakearen plaza.

17:45 Gabonetako argiteria piztuko dute udaletxeko fatxadan

20:00 La Pamplonesa udal bandaren kontzertua Gayarre antzokian. Zarzuelari eskainitako bi kontzertu eskainiko ditu ostegunean eta ostiralean, 20:00etan hasita. Sarrerak Gayarren antzokiaren webgunean edota leihatilan eskuratu ahal izango dira, 10 euroko prezioan.