Itxi

Herriak eta Hiriak

Iruña

Larunbatean Arrotxapean gertatuko eraso sexista bat salatu dute

Agentziak | Erredakzioa

Iruñeko Udalak elkarretaratze isila egin du gaur goizean erasoa gaitzesteko.

  • Arrotxapea

    Arrotxapea. Argazkia: Jabier Gorostiaga

Iruñeko Udalak joan den larunbatean, Arrotxapea auzoan gertatuko eraso sexista bat salatzeko elkarretaratzea egin du gaur (astelehena), udaletxeko plazan.

Elkarretaratze isila egin ostean, Joseba Asiron alkateak eraso sexista deitoratu du. Iruñeko alkateak ez ditu salaketaren nondik norakoak azaldu; bai, ordea, "erasotzailea babestu eta biktima errudun jotzen duen eredu kulturala aldatzeko beharra" azpimarratu du.

Bestalde, sexu erasoen eta sexu indarkeriaren aurrean herritarrak ezer esan gabe ez egoteko eskatzeaz gain, eraso sexistak gaitzesteko elkarretaratzeetan parte hartzeko deia ere egin du.

_____________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.