Herriak eta Hiriak
Bizkaia
14 urteko emakumezko baten gorpua aurkitu dute Sestaon, errepide baten ondoan
eitb.eus
Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate-zantzurik. Haren senideek igandean salatu zuten Muskizen desagertuta zegoela.
Igandetik desagertuta zegoen 14 urteko emakume gazte baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Sestaoko Harrobiak aldean, Kuetoko biribilgunetik gertu, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Lehen ikerketen arabera, gorpuak ez du kriminalitate-zantzurik. Emakumearen familiak igandean bertan salatu zuen desagertzea, Muskizen.
Astelehen goizean, 08:25ean, herritar batek ohartarazi du Harrobiak aldean gorpu baten antza zuen zerbait ikusi duela, BI-628 errepidearen aldamenean.
Ertzaintzaren patruila bat bertaratuta, emakumearen gorpua aurkitu dute. Osasun zerbitzuek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin.