Itxi

Herriak eta Hiriak

Aratusteak 2019

Tomas Ondarra eta Iñaki Basabe proposatu dituzte Farolin eta Zarambolas izateko

eitb.eus

1984an ezarri zen lehenengoz Farolinen eta Zarambolasen aurkako epaiketa, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa zigortzearen eredua parodiatuta.

  • Tomas Ondarra artista grafikoa

    Tomas Ondarra ETBko bideo batetik ateratako argazki batean

Tomas Ondarra artista grafikoa eta Iñaki Basabe abeslaria proposatu dituzte Farolin eta Zarambolas, Bilboko Aratusteetako pertsonaia ospetsuenak.

Farolin esparru publiko edo profesionalean izena lortu duen bilbotarra da – ez du zertan Bilbon jaiotakoa izan-, Bilboren izena ahotan erabili eta bilbotarra izatea azpimarratzen duen pertsonaia da, eta Semper Plus Ultra leloak (Beti haratago) laburbildu dezake bere ustea.

Zarambolas, aldiz, gibel-handi bat da, Bilboko hiritar tipikoa, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Ondo bizitzea atsegin duen jauntxoa, Carpe Diem lemak laburbiltzen du bere bizi-lema.

1984ko Aratusteetan ezarri zen lehenengoz Farolinen eta Zarambolasen aurkako epaiketa Bilbon, aratuste tradizional eta baserri-girokoetan ohikoa zen urteroko pertsonaia gaiztoa epaitu eta zigortzearen eredua parodiatuta.