Itxi

Herriak eta Hiriak

Bizkaia

Hiru lagun harrapatu dituzte Erandion eta Pobeñan angulak legez kanpo hartzen

Agentziak | Erredakzioa

Ertzaintzak ikerketa abiatu eta hiru lagunak zigortu ditu, angulak legez kanpo arrantzatzea egotzita.

  • Pobeña

    Pobeña. Argazkia: Jesus Maria Tortajada

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateak hiru lagun harrapatu ditu gaur goizaldean Erandion eta Pobeñan angulak legez kanpo hartzen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, pertsona horiek ez dute angulak harrapatzeko arrantza-baimenik.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du nondik norakoak argitzeko, arrantza-tresnak kendu dizkie hiru pertsona horiei, eta uretara itzuli ditu harrapatutako angulak; guztira, 200 bat gramo.


ANGULAK

Argazkia: Ertzaintza