Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Gizonezko bat atxilotu dute Bilbon aparkatuta zeuden 10 autori kalteak egiteagatik

Agentziak | Erredakzioa

19 urteko gazteak atzerako ispiluak apurtu zizkien Indautxu auzoan aparkatuta zeuden ibilgailuei.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, kalean aparkatuta zeuden 10 autori kalteak egitea egotzita, Polizia autonomikoak ohar batean jakinarazi duenez.

Igandeko 06:15 aldera, hainbat lekukok Ertzaintzari deitu zioten gazte bat ibilgailuetako atzeko ispiluak apurtzen ari zela ohartarazteko.

Berehala Ertzaintzaren patruila bat bertaratu zen, eta agenteek lekukoekin hitz egin zuten. Horietako bat gaztea jarraitzen ari zen, eta fisikoki deskribatu zien agenteei.

Handik gutxira, lekukoak emandako deskribapenarekin bat zetorren gazte bat atzeman zuten agenteek. Ihes egiten saiatu bazen ere, atxilotu egin zuten azkenean.

Gerora egiaztatu ahal izan zutenez, guztira 10 ibilgailuk izan zituzten kalteak. Gehienek atzerako ispiluak apurtuta zituzten.

Ebidentziokin, 19 urteko gizona atxilotu zuten ertzainek, kalte delitua egotzita. Gaztea aske geratu zen atzo, epailearen deiaren zain dagoen arren.