Itxi

Herriak eta Hiriak

Erasoak

Iruñeko diskoteka bateko bost atezain salatu dituzte erasoak egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Biktimen arabera, diskotekatik kaleratu zituzten arrazoirik eman gabe eta jokabide iraingarriz; erasoak ere jaso zituztela esan dute.

Polizia Nazionalak Iruñeko diskoteka batean atezainen segurtasun kideen esku emandako 6 lesio delituren inguruko salaketaren berri eman du astearte honetan; antza, diskotekako 3 atezain salatu dituzte eta beste bi ikertuak izaten ari dira.

Diskotekako segurtasun kideen aldetik erasoak eta portaera iraingarria jasan izana salatu ostean urte bukaeran biktima batek.

Gerora beste bost salaketa jaso eta Polizia Nazionalak ikerketa abiatzea erabaki zuen.

Biktimen arabera, diskotekako atezainek lokaletik kaleratu zituzten arrazoirik eman gabe eta oso modu iraingarrian. Erasoak ere jaso zituztela esan dute; esaterako, ukabilkadak jaso zituztela edo ez mugitzeko lepotik hartu zituztela salatu dute.