Itxi

Herriak eta Hiriak

Jaietako egitaraua

Euskalduna Jauregiaren egitaraua Aste Nagusirako

agentziak | erredakzioa

89 emanaldi eta 8 ikuskizun eskainiko ditu jauregiak abuztuaren 15etik irailaren 8ra arte. Horien artean, "La Llamada", “Ghost: el musical” eta “Invencible”.

  • Bilboko Euskaldun Jauregia. Argazkia: Daniel Rodríguez Fuentes.

    Bilboko Euskaldun Jauregia. Argazkia: Daniel Rodríguez Fuentes.

Euskalduna Jauregiak abuztuaren 15etik irailaren 8rako egitarau kulturala aurkeztu du, eta bertan Aste Nagusian egongo diren emanaldiak nabarmendu ditu, besteak beste, “La Llamada” eta “Ghost: el musical” musikalak.

Jauregiaren areto nagusian emango dituzte bi musikalak. Lehenengo, “La Llamada” helduko da Bilbora, abuztuaren 15etik eta 19ra. Beranduago, “Ghost” musikalak lekua izango du 18 herrialdetatik igaro ostean.

Proposamenen artean “Invencible” Maribel Verdu aktorearen satira soziala ere egongo da Aste Nagusian, “Album de Zarzuela. Antologia”-rekin batera. Biak A1 aretoan ikusi ahal izango dira.

Gurutze Beitia eta Josu Ormaetxe aktoreak ere Euskaldunan Jauregian egongo dira “Puerta con puerta” komedia euskal-portugaldarra aurkezten. Era berean, publikoak bakarrizketaz gozatzeko aukera izango du “Sinacio, por fin solo”-ren eskutik.

Euskalduna Jauregiak 89 emanaldi eta 8 ikuskizun eskainiko ditu 25 egunez, eta horretarako 64.426 sarrera daude salgai.