Itxi

Herriak eta Hiriak

Iruñea

Drogatuta eta mozkor zihoan gidari batek 3 auto jo ditu, agenteengandik ihesi

EITB.EUS

Istripua bart izan da, Zangoza kalean. Iruñeko Udaltzaingoak hainbat droga-zorro topatu ditu auto barruan, eta, gidariaz gain, kopilotua ere atxilotu du.

  • Zangoza kalean izandako istripua.

    Autoa iraulita geratu zen, aparkatuta zeuden beste hiruren kontra jo ostean. Argazkia: Udaltzaingoa

45 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Iruñeko Udaltzaingoak, mozkor eta drogen eraginpean gidatzeagatik eta istripua izateagatik, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.

Ezbeharra igandeko 21:00etan jazo zen, Zangoza kalean. Poliziarengandik ihesi zihoala, gidariak aparkatuta zeuden hiru auto jo zituen, eta berea iraulita geratu zen.

45 urteko gidariari alkoholemia eta drogen proba egin zioten, eta positibo eman zuen (alkohola eta kokaina). Horrez gain, agenteek hainbat droga-zorro topatu zituzten ibilgailuaren barruan, eta, gidariaz gain, kopilotua ere atxilotu zuten.