Itxi

Herriak eta Hiriak

IRUÑEA

Hasi dira sanferminetako entzierroetako hesiak jartzen, Iruñean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hilabete osoan zehar arituko dira zeregin horretan eta azken hesiak, Amaya eta Estafeta kaleetakoak, uztailaren 6an ipiniko dituzte.

1:42
Hnos. Aldaz Remiro aroztegiko langileak hesia jartzen

Hilabete pasatxo falta da sanferminetarako, baina gaur, 10:00etan, hasi dira Iruñean entzierroetarako hesiak jartzen. 5 edo 6 pertsonaz osatutako taldeak egin ditu lehen lanak kallejoian, zezen plazaren inguruan.

Aldaz anaien zurgindegiko langileak egurrezko oholak berrikusten eta ordenatzen ari dira egunotan (900 zutoin, 2.700 ohol eta 2.500 falka). Gaur hasi eta hilabete osoan zehar, pixkanaka-pixkanaka, egingo dute muntaketa. Azken hesiak, ostera, Amaya eta Estafeta kaleetakoak, uztailaren 6an ipiniko dituzte.

Urtero materialaren % 2 inguru berritu behar izaten dute, egurra hondatu egiten delako. Elementu bakoitza, aurrez finkatutako segurtasun egiturako pieza bat da eta urtero toki berdinetan jartzen dituzte, zenbakiak eta letrak konbinatzen dituen kode bat jarraituz.

Uztailaren 6an hasiko dira sanferminak eta egun horretan amaituko dute hesiak jartzen.