Herriak eta Hiriak
San Joan gaua
Familientzako jaia Getxon San Joan gauean
Eitb.eus
San Joan gaua Malakaten eta Zubiletan ospatuko da.
-
San Joan gaua Portu Zaharrean. Argazkia: Marian Sagasti
Familientzako jaia ospatuko da igandean, ekainak 23, Algortako San Nikolas plazan San Joan gaua ospatzeko. Bizarra Lepoan Getxoko euskara elkarteak, Egizu Getxo Euskaldun elkarteak eta Gorrondatxe Kultur Elkarteak; Getxoko Etorkinak Plataforma Federazioak eta Yala Etorkinen Harrera plataformak; Itxartu Taldeak eta ALBE Algortako Bertso Eskolak antolatuko dute jaia, Getxoko Udalaren laguntzarekin.
Egitaraua honakoa izango da:
18:30 Disko festa
19:00 Aurpegia margotzeko tailerra
19:30 Bertsolariak
20:30 Txokolatada eta munduko postreak
21:00 Antzezpen txiki bat suaren inguruan.
San Joan gaua Malakaten ospatuko dute Itxas Argia elkartearen eskutik, eta Zubiletan, jai egitarauaren barruan.
Segurtasuna, prebentzioa eta garbiketa
Udaltzaingoak baimenik gabeko suterik ez egotea eta suteen erretzea zainduko du, istripurik ez izateko.
Udaltzaingoak eta Ertzaintzak prebentzio zerbitzua jarriko dute abian hondartzetatik gertuen dauden tokietan, herritarrentzako eragozpenak murriztu eta istiluak saihesteko.
Hondartzara balioko ezer eta sakelako telefonorik ez eramatea gomendatu dute, eta eramatekotan une oro kontrolpean edukitzea.
Era berean, udaltzainek lan egingo dute adingabeek alkoholik ez edateko eta eraso sexistarik gabeko jaia izan dadin.
Udalak garbiketa zerbitzu berezia jarriko du abian, hondartzak eta ospakizunak hartuko dituzten tokien inguruko kaleak garbitzeko.